XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denboran zeharHurrengo batean... atea zabaldu bezain laster, elkarren antza zuten bi erloju agertu ziren, biak mezu ezberdinez.
Erlojuen orratzak handiak bezain bereziak ziren.
Orratz bakoitzak eserleku bat zeukan.
Orratz txikiak orduak seinalatu beharrean mendeak seinalatzen zituen eta handiak, minutuen ordez urteak.
Erlojua martxan ipintzeko soka batetik, indarrez, tira egin behar zen.
Iraganerako bidaia
Etorkizunerako bidaia
Aukeratu baino lehen bikoteak egin behar ditugu.
Erloju bakoitzean bi baino ez gara kabitzen eta.
Biak oso interesgarriak baina zein aukeratu?
Axola ez bazaizue nik Maddalenekin joan nahi nuke.
Ez digu axola.
Gu oso ondo moldatuko gara zuek gabe... ezta?
Hurrengo galderak kontutan hartuz, zure aukera idatzi eta arrazoi ezazu.
Gero ikaskideei aurkeztu besteen aukerak baloratuz.
1. Ahal izatekotan zein bidaia egingo zenuke? Zergatik?
2. Norekin joan nahi zenuke?
3. Zure bidaian zer gustatuko litzaizuke ikustea?
Idatzi koadernoan zure aukera eta arrazoitu.